XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urtebarri'ko abestiak Erritxiki eta baserri orotako mutikotxuak gaurko egun au eldutakoan, euren boltsatxuak edo otzaratxuak gertu daroez.Zortzi-amarreko aldratxuak eurrez ikusten dira erri-kalietako atadietan eta baserrietako etartietan Josu'ren jayotzako eresiak abestuaz ganera,
Eta abestu ta ate jo euren eztarri bigunak latzitu ta boltsak bete direanean, eleizpean bildu eta an izaten da zarata eta algarea batak baño besteak geyago eroan eztaizan.
¡Eta zenbat aldiz geu bere onetan ibilli ete gara!.
¡Eta zenbatetan gaztaña bat edo intxaur bat dala-ta, surretatik odola dariola eta musturrak alkarri astinduta urten ete dogu!.
¿Ete-dakizu, irakurle, abesti onen izkia?.
Bayetz uste dot, baña bada-ezpada or joatzu, Gernika aldeko izkia: (Geldiro) Urtebarri karri
txarri belarri
dekonak eztekonari
(Arintxuago) Apalazijo zaldune
iru erregen egune
zotzak eta paluek
Emongo bozu emoizu
baldin emongo badozu
zeure begire gagozan artian
Apalazijo miri-montañe
Erregen egunean bere, onen antzeko izki bat abestuten da, baña eresi bereziaz. BELU-MENDU.